XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainkoaren babesetik alde eginak Haren zerbitzarien eskuetan itzi behar joaguzak, ez ahaztu.

- Azalduko deutsuet...

- Zer esan gura dok berba horregaz? -hasi eta batera kendu eustan berbea buruzuriak.

- Azalpenak emoten izteko.

- Hago isilik lotsabako halakoa! Emongo deutsazak emon beharrekoari, baina eskatutakoan bakarrik.

- Ordura arte hago isilik, deabru hori!

Suak erakutsiko jeuskuk hire benetako izaerea, ez aho zikin horrek - orroa egin eban.

Eguzkia hodeiertzean galtzera joiala, ikareak guztiz ahulduta ninduala, heldu ginan ibarrera, galdutako Ataunera.

Eleizea gaur dagoan inguruan egoan orduan ere.

Guztiz bestelakoa zan, baina, txikiagoa eta zurezkoa neurri handi baten; dorrea, barriz, zurez eta harriz eginda egoan.

Inguruan bospasei baserri eta etxe bi egozan.

Ez eukan zerikusirik nik ezagutzen neban San Martin auzoagaz, jakina;